Ingurugiroarekin kontzientziatuak

Gure laitasuna da zerbitzuaren kalitatea

Deitu iezaguzu, ez dizugu hutsik egingo

Edozein beharretara moldatzen gara

¿Quiénes somos?

Gure enpresak 25 urteko jarduera eta esperientzia du gasolioa etxez etxe banatzen eta merkaturatzen. Loiun eta Astigarragan dugu egoitza, eta Gipuzkoako eta Bizkaiko bezeroen beharretara egokitzen den zerbitzua eskaintzen dugu, berogailutarako, nekazaritza-jardueretarako nahiz automobilgintzarako gasolioa banatzen.

Gure bezeroekin eta ingurunearekin konpromisoa hartua dugu kalitatezko produktu bat eskaintzeko. Gure lehentasuna da bezeroaren beharra, beharrezko lekuan eta unean, preziorik onenean.

Lehen mailako arretaren aldeko apustua egiten dugu, bezeroen ongizateaz eta beharrez arduraturik. Horretan, erosotasuna eta azkartasuna dira gure izatearen funtsa, eta produktua biltegiratzeko beharrezko gauzak jartzea erraztea bezeroei.

Etxez etxeko zerbitzuan adituak izanik, instalazio eta legalizazioetarako aholkularitza eskaintzen dugu, deposituak uztea barne, eta hori guztia talde profesional konprometitu baten babesean.

Neurri eta tamaina askotako ibilgailuak ditugu, eta horrek bide ematen digu edozein lekutara iristeko. Gure ibilgailuak sistema elektronikoz eta TPVz hornituta daude, kontagailuetan gardentasuna ziurtatzeko eta modurik erraz eta eraginkorrenean ordaintzen laguntzeko.